XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Askotan 40-50 urtetako pertsona bat infartoz, tronbosizez... hiltzen da; gero, inoiz gaixotasunik izan ez duela eta oso sano zegoela komentatzen da, hori bai polizto.

Pertsona horren gorputza aspaldidanik hilda zegoen, ez zen gaixotasunarekiko sensiblea eta bere organismoan pilaturiko sustantzi toxikoak eliminatzeko, desintoxikazio krisiak sortzeko gaitasuna galdua zuen.

Pertsona hori erretzen, edaten eta denetatik jaten egon da bere organismoaren defentsa sistemarik agertzen ez zelarik; horrek ez du esan nahi osasuna, baizik gaixotasuna; gorputzak, edozein sustantzia toxiko onartzen du txintik esan gabe, eta arinago edo beranduago zakua apurtu egiten da.

Haurrak, katarro gehienak izaten dituztenak dira, toxiko gutxien onartzen dituztenak; katarroak, anginak sortzen dituzte pertsona nagusiek izaten dituzten beste gaixotasun batzuen ezaugarriak, toxikoekiko erreakzio edo eliminazio sintomak askoz ere handiagoak dira; haur gaixoak kalentura handia, eztul handia, berehala ditu okadak, asko izerditzen du... baina sendatu ere, askoz arinago sendatzen da, eta egun batetik bestera ondo ikusten dugu.

Pertsona heldu batek gaixotasun sintoma bigunagoak ditu, baina bere iraupena askoz luzeagoa da.

Sano dagoen pertsona bat sensiblea da, eta toxikoen kontra katarro eta desintoxikazio krisiari bide ematen dio; gaixorik dagoenak berriz, ez du inongo sensibilidaderik eta errefusatzeko ahaleginik ere ez du egiten.

Pertsona sanoa ibai garbi batekin konpara dezakegu, kutsatu gabeko ibai batekin; ibai horretara tinta tanto bat botatzen badugu, berehala igarriko dugu.

Gaixo dagoen pertsona berriz, ibai zikin, kutsatuarekin konpara dezakegu; nahiz ibai horretan tinta balde bat bota, ez dugu igarriko.